XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
LESM.: ¡Sin... sin... forosa!.
SINFO.: ¡Ene Jainko maitea! Gizonaren planta, au alda?.
LESM.: I... izoki ederra arrapatu det.
SINFO.: Baña, On Lesmes, ¿zer gertatu zaizu?.
KAXKO.: Zurriolako arroka tartian arrapatu degu kra... kra... kraba-arroka bez... bezela.
LESM.: Izokiya arrapatu bearrean, ni atxitu naute.
SINFO.: Baña, nere senar maitea, planta orretan....
KAXKO.: Orrenbeztean ekarri dizugunean po... pozik egon zindezke; plan... plan... planta txarragoa zeukan arroka tar... tar... tar... tartean.
MAIX.: Baña, zer gertatu da?.
KAXKO,: Zer gertatuko zan... zan... zan... zan....
MAIX.: Berak itzegin dezala.
LESM.: Ona bada.
Joan ta bereala, petrill gañean exeri naiz, ta arrantzan ekin diot.
¡Arrapatu bear eriyogarria!.
SINFO.: Izan ere.
LESM.: Euskeraz,
SINFO.: Bai... ta?.
MAIX.: Eta?.
KAXKO.: E... e... e... ta.
LESM.: Eta amuzkiak uda ikutu dunerako, arrai izugarri bat.
SIN. ta LES, ¡Izugarria!.
KAXKO.: ¡Ta... ta... ta...!.
LESM.: Balia zala uzte det.
KAXKO.: Zer izan bear zun arrokan... kan... kan... kan... kan....
SINFO.: Utsi zakitza (
MAIX.: Ixillik egon zaitea (
LESM.: Neri, balia iruditu zait.
SINFO.: Ala izango zan bai.
MAIX.: (
LESM.: Esan detan bezela, amuzkiak uda
KAXKO.:
LESM.: Azkenerako... ¡ai!.
SINFO.: Zer?.
MAIX.: Jakiña balia nagusi.
LESM.: Buruz bera, an noala.